lunes, 25 de junio de 2012

Azken ematea



Gure proiektuaren programa garatzeko orduan hiru oinarri izan ditugu kontuan, LANA, FORMAKUNTZA eta PUBLIKOTASUNA. Hiru puntu hautatik abiatuta eta eztabaida eta azterketa sakon baten ondoren gure eraikinak hartuko duen programazioa erabaki dugu:
-Merkatua
-Tailerrak
-Liburutegi / Ikasketa-gela
-Ikasgela / Hitzaldietarako gela
-Laborategiak
-Ikerketa-gela
-Exposaketa-gela
-Behatokia

LANA eta FORMAKUNTZA eraikin batean kokatu ditugu bien arteko elkarrekintza bat lortuz momentu oro atrioaren inguruko ibilbide bertikal bat lortuaz. Ibilbide horretan zehar espazio desberdinak agertzen joango dira bakoitzak bertan burutuko den aktibitatea gauzatzeko beharrezkoa duen bolumena hartuko duelarik. Espazio horietako asko multifuntzionalak dira jarduera desberdinak gauzatu ahal izateko.


Beste eraikinean merkatu-gunea azaltzen da. Aktibitate honek pisu nahiko garrantzitsua du bertan kontzentratuko den pertsona kopurua kontuan izanda eta hori dela eta bolumen propioa izatea erabaki dugu.


Behe oinan kokatutako funtzioak ezartzerakoan oso kontuan izan dugu kanpoko espazio publikoarekin izango duten harreman zuzena. Horrela bai merkatua, tailerrak eta liburutegia era honetara irekitzen dira barne-kanpo erlazio zuzen bat lortzeko asmoarekin. Modu honetan kanpoko espazio publikoa eraikinaren luzapen bat bezala ulertzen da.



Beste alde batetik bi eraikinean arteko lotura zapaldu daitekeen estalki baten bidez gauzatu dugu. Horrela eraikinen gaineko beste ibilbide bat sortzen da eta bi bolumenen arteko jarraitasuna lortzen da. Era berean enparantza estali-ireki bat lortzen da. Honen arrazoia da espazio publikoen arteko jarraitasun bat lortzea eta eraikinerako sarrerak edozein lekuan egonda ere argi eta garbi ikustea horrela jendea barrura erakartzeko asmoarekin. Beste alde batetik plazari estalki bat jartzearen arrazoia eguratsetik babestua egoteko espazio ireki bat lortzea izan da eta horrela merkatua kanpora ireki daiteke eguraldi txarreko egunetan ere.



Espazio publikoak ezartzeko kotaren maila aldaketekin jolastu dugu eta horrela espazio publiko bakoitzak bere kota eta bere izaera hartzen du.



Aipatu bezala eraikinaren sarrerak edozein lekutatik ikusgarriak izatea izan da gure helburuetako bat eta horretarako fatxadaren sartu-irtenak edota hau markatzeko elementu bereziak azaltzen dira, esate baterako tramesen bidez gauzatutako bigarren azal bat.

Azkenik eraikinaren hutsuneak diseinatzeko momentuan eguzkitzapena oso kontuan izan dugu eta horrela neguan argia zuzenean sartzeko eta udaran zeharka sartzeko elementuak erabili ditugu. Baita ere Liburutegiaren gunean begetazioaz baliatu gara, modu honetan hosto erorkorreko zuhaitzak erabiliz neguan argia pasatzen utziko dute eta uran eguzki izpiak barrura zuzenean sartzea sahiestuko dute.








Tailerren ateak erabat irekitzen dira barne-kanpo espazioen arteko erabateko lotura lortuz.


Tailerrekin gertatzen den bezala merkatuko ateak ere erabat zabaltzen dira eta modu honetan enparantzara irekitzen da kanpoaldean merkatu "mugikorra" ezartzeko aukera ematen duelarik.





Merkatuaren zeharkako ebaketa

Tailerren zeharreko ebaketa

AA ebaketa



BB ebaketa