Atzeko partean, garaje antza duen ate bat jarri dut, horrela patio-eraikinaren erlazioa eta espazio jarrai bat lortzeko.
Aurreko partean, kalea eta eraikinaren harteko lotura lortu nahi dut, beraz, bentanal handi bat jartzeaz aparte, bi leiho korredera jarri ditut, aldi berean,leiho hauek eraikinaren barrura sabaldu ahal dira, horrela kale-eraikinaren erlazioa lortuz aparte, barruko espazioa banatzeko ere balioko du.
Goiko pisuan gune desberdinak lortzeko aukera desberdinak daude.
- Eskilera bi guneetan banatzen du oina, erdian zulo bat utziz.
- Zuloa estali daiteke, horrela gune handi bat lortuz.
- Biombo batzuen bitartez espazioa ilundu daiteke edo hiru zatitan banatu.
Gainera atzeko partean terraza bat jarri dut eta gune horreko sabaia igo daiteke espazio ireki bat lortuz.
Sabaian egoteko aukera dago, gainera sabai hau estaltzeko aukera egongo zen, itzala edo eguzkia lortzeko.
Kalera grada batzuk jarri dira, grada hauek tamainaz aldatzen dira, paretan proiekzio bat ikusteko edo kalera begira egoteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario