Programa erabakitzeko bi elementuetatik abiatu gara:
-Ideograma
-Lekuaren analisia
Gure programaren oinarriak LANA, FORMAKUNTZA eta PUBLIKOTASUNA izan dira. Hasieratik LANA eta FORMAKUNTZA bi erakin desberdinetan bereiztea erabaki dugu. Eraikin hauekin espazio PUBLIKO bat sortzea nahi izan dugu.
Bi eraikin hauetaz baliatuta espazio publiko desberdinak antolatu ditugu eta hauek ezartzeko hiru franja bereizi ditugu inguruko elementuak kontuan hartuta.
Espazio-kalitate desberdinak sortzen dira:
-Elkartze puntuak
-Sarrera espazioak
-Pasozko espazioak
-Merkaturako enparantza
lunes, 30 de abril de 2012
PROGRAMA KOKATZEN
Ideogramarekin lan egin eta gero bertatik eta lekuaren analisitik lortutako programa tokian bertan ezartzeko lehenengo pausuak ematen asi gara.
Lehenik eta behin gure programaren motorea izango diren elementuak LANA, FORMAKUNTZA eta PUBLIKOTASUNA izan dira. Hartutako lehenengo erabakia LANA eta FORMAKUNTZA bi eraikin desberdinetan banatzea izan da. Horrela eraikin hauekin espazio PUBLIKO bat sortzea izan dugu helburu.
Inguruko eraikinekin harrem bat sortzeko asmoarekin hauekin batera era espazio publikoari garrantzia diogu 3 franja desberdin sortzen direlarik espazio-funtzio desberdinak sortzen direlarik.
Lehenik eta behin gure programaren motorea izango diren elementuak LANA, FORMAKUNTZA eta PUBLIKOTASUNA izan dira. Hartutako lehenengo erabakia LANA eta FORMAKUNTZA bi eraikin desberdinetan banatzea izan da. Horrela eraikin hauekin espazio PUBLIKO bat sortzea izan dugu helburu.
Inguruko eraikinekin harrem bat sortzeko asmoarekin hauekin batera era espazio publikoari garrantzia diogu 3 franja desberdin sortzen direlarik espazio-funtzio desberdinak sortzen direlarik.
Ebaketekin ere espazioei izaera desberdina eman nahi izan diegu funtzioaren arabera. Horrela eskaileren espazioaren inguruan ibilbide bat sortu nahi izango dugu eta hau puntu oso garrantzitsua izan da programa kokatzerako orduan.
lunes, 23 de abril de 2012
PROGRAMARI BESTE BUELTA
Lehenik eta behin ideogramari beste buelta bat eman diogu, aurrekoan azaldu nahi genuen ideia argi ez baitzegoen. Horrela gure proiektuak integratzea nahi ditugun oinarri nagusiak finkatuak geratzen dira:
Eraikiko dugun eraikina eta honek sortuko duen espazioa 3 "elementu"-etara egongo da zuzendua:
Eraikiko dugun eraikina eta honek sortuko duen espazioa 3 "elementu"-etara egongo da zuzendua:
- Ekonomia bultzatzea
- Bertako biztanleei zuzendua
- Kanpotarren integrazioa
Formakutnzarekin erlazionatuak egongo diren puntuak hauek izango dira:
- Ikerketa laborategiak
- Tailerrak
- Hitzaldietarako guneak
- Ikas-gelak
- Salmenta puntuak
- Baratza hiritarrak
Ideogramatik ondorioztatuko ideiak garbi izanda lekuaren azterketara pasatu gara bertan ikusitakoaren ondorioz programari elementu berriak sartuaz.
Horrela gure eraikina kokatuko den ingurua aztertuz oso garrantzitsuak iruditu zaizkigu bi elementu:
- Elementu zentrala izatea
- Muinoan egotea
Beraz bi puntu hauek kontuan edukita uste izango dugu gure eraikina biltzeko puntu bat izan behar duela, eta beraz, jendea bertan bildu eta sozializatzeko espazio bat sortu beharrean gaudela. Beste alde batetik muinoan egoteak inguruko eraikin eta espazioak aztertu eta horietaz disfrutatzeko aukera ematen digu. Horrela hau aztertu eta gero aurretik lortutako programari input berriak sartzen dizkiogu eta horrela beste bi elementu batuko dizkiogu:
- Eztabaidatu eta jakintzak elkarbanatzeko espazioak
- Hiria aztertu eta sozializatzeko behatoki-elkarketa gunea
martes, 3 de abril de 2012
Lehenengo ideien finkapena
Proiektua garatzeko orduan lehenengo NORI zuzendu nahi diogun edo ZERTARA zuzendu nahi dugun pentsatu dugu eta hori lortu ahal izateko ze elementu BULTZATU-ko ditugun.
Hori kontuan hartuta gure proiektua EKONOMIA bultzatzera, BERTAKOEN bizi kalitatea hobetzea eta kanpotarrak INTEGRATZEA-ren ideien arabera gauzatuko dugu.
Horrela guzti hau lortzeko LANA, FORMAKUNTZA eta OSASUNA bultzatzea beharrezkoa aurkitu dugu. Guztien arteko harremana bilatu nahi izan dugu elementu guztiak hartuko dituen programa bateratzaile bat osatzeko.
EKONOMIA bultzatzeko LANA sortzea beharrezko ikusi dugu eta LAN hori BERTAKO-ei eta kanpotarrei zuzendua egongo litzateke. LANA geroz eta produktiboagoa eta kalitate onekoa izan dadin BERTAKO eta kanpotarren FORMAKUNTZA bultzatzea beharrezkoa da, kanpotarren INTEGRAZIOA emateko pauso handi bat emateko idearekin. Horrela LAN eta FORMAKUNTZA hori zuzendua egongo da bertako produktuen inbestegizaio eta ustiapen egokira beti energia berriztagarrien erabilera bultzatuz, BERTAKO hiritarren OSASUNA hobea izan dadin.
Horrela izan dadin gure eraikinak hartuko dituen funtzioak hurrengoak izango dira:
-Salmenta puntuak (merkatugunea)
-Ikerketa laborategiak
-Tailerrak
-Hitzaldietarako guneak
-Ikasgelak
-Baratza hiritarrak
Programa ezartzeko kontuan hartu izan ditugu inguruko baldintzak. Horrela gure eraikina bere inguruarekin erabat integratzea nahi dugu inguruarekin erlazio zuzena izango duten espazioak sortuz. Esate baterako baratza hiritarrak ur-depositoaren eraikinarekin uztartuak egongo dira.
Ezarritako programak, hasiera batean azaldutako irizpide guztiak elkartuz eta nahastuz sortuko du gure eraikina.
Behe plantan kalearekin erlazio gehiago duten espazioak ezarriko ditugu: Tailerrak, Salmenta puntuak eta hitzaldietarako guneak.
Bigarren solairu batean "pribatuagoak" izango liratekeen espazioak aurkituko dira: Baratza hiritarrak (ur-depositoaren estalkia hartuz gure eraikinarekin fusionatuz), ikerketa laborategiak eta ikas-gelak.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)











