lunes, 23 de abril de 2012

PROGRAMARI BESTE BUELTA


Lehenik eta behin ideogramari beste buelta bat eman diogu, aurrekoan azaldu nahi genuen ideia argi ez baitzegoen. Horrela gure proiektuak integratzea nahi ditugun oinarri nagusiak finkatuak geratzen dira:

Eraikiko dugun eraikina eta honek sortuko duen espazioa 3 "elementu"-etara egongo da zuzendua:
  1. Ekonomia bultzatzea
  2. Bertako biztanleei zuzendua
  3. Kanpotarren integrazioa
Hau lortzeko garrantzitsua iruditu zaigu formakuntza eta lana bultzatzea. Formakuntza bai kanpotarrei eta baita bertako jendeari egongo da zuzendua, guztien arteko harreman eta elkarbizitza bat sortzeko asmoarekin. Horrela formakuntza bultzatzerakoan jendea prestatuagoa egongo da lan desberdinak burutu ahal izateko eta hori ekonomia bultzatzeko elementu garrantzitsu bat izango da.

Formakutnzarekin erlazionatuak egongo diren puntuak hauek izango dira:
  1. Ikerketa laborategiak
  2. Tailerrak
  3. Hitzaldietarako guneak
  4. Ikas-gelak
 Lanarekin erlazionatuak:
  1. Salmenta puntuak
  2. Baratza hiritarrak
Analisi honetatik ondorioztatutako programak itsura nahiko pribatua du, baina guk eman nahi diogun puntu oso garrantzitsu batpublikotasuna izango da, herritar guztiontzat zuzenduak egongo diren espazioak sortuz. Horrela programa honetako elementu asko ez dira bakarrik bertan lan edo ikasiko dutenentzat izango, baizik eta baita ere kanpotik datorren beste edonorentzat, horrela espazioak eta pertsonen arteko harremanak aberastuaz. Esate baterako, tailerrak ez dira soilik ikasleentzat sortutako espazio bat izango, baizik eta baita ere edonorentzat zuzenduak egongo diren aktibitateak planteatzeko espazio bat.

Ideogramatik ondorioztatuko ideiak garbi izanda lekuaren azterketara pasatu gara bertan ikusitakoaren ondorioz programari elementu berriak sartuaz.



Horrela gure eraikina kokatuko den ingurua aztertuz oso garrantzitsuak iruditu zaizkigu bi elementu:
  1. Elementu zentrala izatea
  2. Muinoan egotea



Beraz bi puntu hauek kontuan edukita uste izango dugu gure eraikina biltzeko puntu bat izan behar duela, eta beraz, jendea bertan bildu eta sozializatzeko espazio bat sortu beharrean gaudela. Beste alde batetik muinoan egoteak inguruko eraikin eta espazioak aztertu eta horietaz disfrutatzeko aukera ematen digu. Horrela hau aztertu eta gero aurretik lortutako programari input berriak sartzen dizkiogu eta horrela beste bi elementu batuko dizkiogu:
  1. Eztabaidatu eta jakintzak elkarbanatzeko espazioak
  2. Hiria aztertu eta sozializatzeko behatoki-elkarketa gunea

No hay comentarios:

Publicar un comentario