lunes, 14 de mayo de 2012

Entrega Finala__




 Gure programaren oinarriak LANAFORMAKUNTZA eta PUBLIKOTASUNA izan dira.
 LANA eta FORMAKUNTZA eraikin bakar batean kokatzea erabaki dugu baina beti ere bakoitzak bere izaera izango dugularik. Horrela bien arteko espazio multifuntzionalak lortuko lirateke. Esate baterako Tailerren eta merkatuaren tartean geratzen den espazioa momentuaren arabera gune batera edo bestera zabalduko da espazio handiago bat lortu ahal izateko beharren arabera. Hau ate korrederen bitartez lortuko da. 





 Eraikinaren formak espazio publiko desberdinak sortzen ditu. Erabilera desberdinetarako “enparantzak” sortzen dira eta eraikina hauetara irekitzen da merkatua eta tailerren kasuan. 


Espazio-kalitate desberdinak sortzen dira:
        -Elkartze puntuak
        -Sarrera espazioak
        -Pasozko espazioak
        -Merkaturako enparantza
Programa
-Ikasketa /  Irakurketa gela
-Tailerrak
-Merkatua
-Ikasgelak
-Laborategiak
-Baratza hiritarrak
-Exposeketa gela
-Behatokia




Eraikin nagusiaren banaketa atrioaren inguruan burutzen da lehen aipatutako ibilbide bertikala honen inguruan garatzeko. Horrela altuera desberdinekin jokatuz edozein lekutatik bertatik sortzen diren ekintzak ikusi ahal dira espazioen arteko jarraitasun bat lortuz.

Era berean eraikin nagusia eta merkatuaren eraikina lotzeko espazio multifuntzional bat sortu dugu. Honek momentuaren eta beharren arabera hiru funtzio desberdin izango ditu:
-Pasozko elementua
-Merkatuaren espazioa indartu

-Tailerren espazioa indartu
Hau lortu ahal izateko ate labainkorretaz baliatu gara espazio erabat ireki eta jarraiak lortuz. Tarteko espazio hau ere trantsizio elementu bezala funtzionatzen du espazio publikoari izaera desberdina emanez inguruaren arabera.




Programa garatzeko ibilbide bat egiten saihatu gara bertikalean atrioaren inguruan eta horizontalean ere.


AA ebaketa


 BB ebaketa
 CC ebaketa
 DD ebaketa

 EE ebaketa

 Iparraldeko altxaera
 Hegoaldeko altxaera
 Ekialdeko altxaera
 Mendebaldeko altxaera




No hay comentarios:

Publicar un comentario