martes, 3 de abril de 2012

Lehenengo ideien finkapena


Proiektua garatzeko orduan lehenengo NORI zuzendu nahi diogun edo ZERTARA zuzendu nahi dugun pentsatu dugu eta hori lortu ahal izateko ze elementu BULTZATU-ko ditugun.
   Hori kontuan hartuta gure proiektua EKONOMIA bultzatzera, BERTAKOEN bizi kalitatea hobetzea eta kanpotarrak INTEGRATZEA-ren ideien arabera gauzatuko dugu.

 Horrela guzti hau lortzeko LANA, FORMAKUNTZA eta OSASUNA bultzatzea beharrezkoa aurkitu dugu. Guztien arteko harremana bilatu nahi izan dugu elementu guztiak hartuko dituen programa bateratzaile bat osatzeko.

EKONOMIA bultzatzeko LANA sortzea beharrezko ikusi dugu eta LAN hori BERTAKO-ei eta kanpotarrei zuzendua egongo litzateke. LANA geroz eta produktiboagoa eta kalitate onekoa izan dadin BERTAKO eta kanpotarren FORMAKUNTZA bultzatzea beharrezkoa da, kanpotarren INTEGRAZIOA emateko pauso handi bat emateko idearekin. Horrela LAN eta FORMAKUNTZA hori zuzendua egongo da bertako produktuen inbestegizaio eta ustiapen egokira beti energia berriztagarrien erabilera bultzatuz, BERTAKO hiritarren OSASUNA hobea izan dadin.
 
 Horrela izan dadin gure eraikinak hartuko dituen funtzioak hurrengoak izango dira:
           -Salmenta puntuak (merkatugunea)
           -Ikerketa laborategiak
           -Tailerrak
           -Hitzaldietarako guneak
           -Ikasgelak
           -Baratza hiritarrak

Programa ezartzeko kontuan hartu izan ditugu inguruko baldintzak. Horrela gure eraikina bere inguruarekin erabat integratzea nahi dugu inguruarekin erlazio zuzena izango duten espazioak sortuz. Esate baterako baratza hiritarrak ur-depositoaren eraikinarekin uztartuak egongo dira.
 
Ezarritako programak, hasiera batean azaldutako irizpide guztiak elkartuz eta nahastuz sortuko du gure eraikina.

Behe plantan kalearekin erlazio gehiago duten espazioak ezarriko ditugu: Tailerrak, Salmenta puntuak eta hitzaldietarako guneak.

 

Bigarren solairu batean "pribatuagoak" izango liratekeen espazioak aurkituko dira: Baratza hiritarrak (ur-depositoaren estalkia hartuz gure eraikinarekin fusionatuz), ikerketa laborategiak eta ikas-gelak.

1 comentario:

  1. Lana eta formakuntza, osasunaren inguruan dela esan nahi duzue? Hau da, ekonomiaren berrikuntza osasunaren ikuspegitik egitea nahi izango duzue? ez da ongi ulertzen zein den ekonomiaren susperketarako bidea.Osasuna definitzea eta nola bideratuko duzuen ere, zehaztea beharrezkoa da lanean jarraitzeko.
    egindako lehen lekutze-probetan, programa kokatu besterik ez da egin. baina, zein da testuingurutik egiten duzuen irakurketa pertsonala? programa kokatu da planoan eta altueran, baina falta da inguruari erreferentziak egitea. nola aberastu daiteke zuen programa helburua, leku horretan? galdera honi erantzuna bilatu beharko zeniokete...

    ResponderEliminar