>Eraikina gune desberdinetan banaturik dago, gune desberdin hauek kubo desberdinetan sarturik daude.
1_ Artisau eta famili eredu berrien etxebizitzak. Pribatutasun osoa.
2_ Desplazatu eta nomaden etxebizitzak. Pribatutasun erdia.
3_ Artisau eta famili eredu berrien elkargunea. Publikoa beraien artean.
4_ Desplazatu, nomaden eta hiritarren elkargunea. Publikoa.
5,6_ Tailerrak. Publikoak.
Gune desberdin hauek beraien artean erlazionaturik egongo dira, zuzenki ez bada ere, bizualki erlazionaturik egongo dira.
Ondoren, eraikina beirate batez estaliko da, geruza baten moduan. Aldi berean kubo desberdinen bigarren antolaketa gertatuko da.
Gune komunak beirate honi pegatuta egongo dira kanpo-barne leihoak sortuz. Baina, aldi berean barne-barne leihoak ere edukiko dituzte.
> Azkenik, eraikina egurrezko xaflekin estalita egongo da.
Honekin eraikinari osotasun bat eman nahi zaio, kanpotik eraikin bakar bat bezala ikustea.
Eraikinari osotasun bat ematean, aurrean duen enparantzari erantzungo dio, eta aldi berean atzetik dituen eraikinek eratzen duten gurutzea konponduko du.
> Eraikina kanpoarekin erlazio zuzena izango du, beheko solairua (exposaketak egiteko erabiliko dena bere osotasunean, goiko tailerretan egingo diren lanak erakuzteko) espazio diafano, ireki eta zabal bat izango da, eraikinaren aurreko "plaza" modukoa.
Eraikin publiko bat da ia bere osotasunean, hiria eta eraikinearen barruan dauden jendearen arteko elkartrukaketa bat gertatuko da. Gainera, eraikinean ez dira beti pertsona berdinak biziko, beraz, eraikinaren barruan pertsona desberdinen jakinduriak, gogoetak eta lanak geratuko dira eta ikusgai egongo dira.
> Zurezko estaldura izateak argia sartzeko arazoak ematen ditu, beraz, kuboen sartu irtenak aprobetzatuko dira argia sartzen laguntzeko eta gainera, sabaiako zuloak eskilera gunea eta goiko solairua argituko du.
Kokapena
Ebaketa_ Altxaerak
Guztientzako eraikina:
Gizartea: lurralde jakin batean dagoen eta bere burua auto-produzitzen duen gizabanakoen multzoa da, normalean berezko kultura nahiz gizarte-erakundeak dituena. Honen azterketa gizarte zientziek egin ohi dute, soziologia delarik aztergai zehatz gisa gizartea duena.
Marsellako irudia aldatzeko, berdintasuna eta gizarte-integrazioa lortzeko, arlo desberdineko hainbat gaitan zenbait hiritarrek egindako ekarpenak erabili nahi dira.
Indibiduo bakoitzak gizartean modu batean edo bestean bere aportazio propio egiteko gai da, eta aportazio hauek lortzeko tailer desberdinak prestatuko dira.
Gai desberdinak gune publikoan erakutsiko dira, proiektuak ez direlako amaitzen espozaketa gunean, baizik eta erakuzketa ondoren, hau da, jendearen kritikak jasan ondoren, bai onak edo txarrak. Hauek gure bizitzari zentzua emango diote, eta zer egiten hari garen irakatsiko digute.
Eraikina elkartrukaketa bat egiteko proposatuta dago, jendearen arteko esperientziak eta jakintasunak entzun eta baloratzeko.
Oinak
Fatxadaren xehetasuna
Xehetasuna
Eraikina bi egitura mota desberdinekin eginda dago:
_Eraikina bera hormigoi armatuzko zutabe eta habeekin eginda dago. Zutabe hauek kubo edo gela desberdinak soportatzeko dira, eta aldi berean beirazko lehenengo geruza mantentzeko.
_Bigarren geruza, zurezko xaflak, beste egitura mota batekin sostengatuko dira, hau altzairuzko U formako profil batzuekin eginga da, hauek puntu batzuetan eraikinari loturik egongo dira (eraikina aurrerago eramanda dauden puntuetan, "gune publikoetan" hain zuzen ere) horrela egonkortasun gehiago emateko.
Barruko gune komunak
Harrera gunea. Espazio hau hiritar guztiena da. Eraikinaren goiko pisuetan egiten diren lanak hemen aurkeztuko dira.
Hiritarrek egindako lanak aurkeztuko dira.
Eraikinean bizitzen dueten eta hiritarrentzako tailerra.
+3 solairuan, bisualki eraikin guztiarekin komunikaturik dago (eraikineko gune publiko guztiak besala), etxebizitza funtzioa egiten duten gune pribatuekin ezik.
Nomada, etxegabeko eta hiritarren deskatso gunea.
+6 solairuan, azpiko tailerrarekin erlazio bisuala du. Zuzenki komunikaturik dago etxegabeko eta nomaden logelekin.
Artisten eta familia eredu berrien deskatso gunea.
+9 solairuan, azpiko tailerrarekin erlazio bisuala du, eta aldi berean kanpoalderik.
Maketa
Panela










No hay comentarios:
Publicar un comentario