martes, 12 de febrero de 2013

PROIEKTUAK IV_Brain Storming_ BERRITU EDO HIL!!!


Ariketa berriarekin hasten laguntzeko premiarekin: taldean bildu gara, talde bakoitzak aukeraturiko hiru hitzen artean hausnartzeko helburuarekin. Ondoren, klasekide guztiekin alderatzeko eta debatea sortarazteko. Ariketa librea da gaurkoa. 

Azpian dagoen, hitz zerrendeetatik bat aukeratu eta.. ekin lanari! 


             1                                                            2                                                            3    

    ESTRATEGIA                                    erabilpena/erabiltzaileak                                   ebaketak    
                   
    PROGRAMA                               behin-behinekotasuna / iraunkortasuna                    zoladurak    
                   
    MEMORIA/ONDAREA                             malgutasuna                                             landaretza    
                   
    JASANGARRITASUNA                           fuxuak/loturak                                           hiri altzariak    



Guk aukeratutako hitzak: ESTRATEGIA_ERABILPEN/ERABILTZAILEAK_HIRI ALTZARIAK dira.

Taldean bilduta honakoak diskutitu egin genituen: 
Ba al dago estrategia bakar egokia?

Existitzen da proiektatzeko era askea?

Formak erabilpena mugatzen du edo erabilpenak forma?
Galdera hauek erantzuteko nahian sortutako eztabaidak honakoak dira:

Distortsioa vs oreka/bideragarritasuna

Forma vs erabilpen-erabiltzailea

Erabilpen-erabiltzailea --> Hiri altzaria 

Proiektatzeko momentuan erabaki ugari hartu behar dira. Hasteko, parámetro desberdinak aztertu behar dira: Parametro bakarra kontuan izanik eta horri alde gehiena ateraz errealitatearen distortsiora eramaten gaitu. Bestalde, input guztien oreka lortzen badugu, proiektu errealago, erabilgarriago eta bideragarritasun handiagokoa lortuko dugu. 
Estrategien artean gaur egun oso joera kontrajarriak daude:

Zaha Hadid, Gerhy,… mugimenduaren erakusle nagusiak dira, forma hutsak, arkitekturaren oinarria dutenak. Honakoak, askatasuna ematen du diseinatzeko momentua, baina, askatasun osoa existitu egiten da? Erabiltzailea/erabilpena mugatu egiten du? Gure ustean, formak erabiltzailea mugatu egiten du.
Gaur egun puntan dagoen arkitektura modularrak, malgutasunaren bila jokatzen du, ala ere, forma mugatzen du. Beraz, zein da malgua? 

Adibidez, Adolf Loosen "Ornamento y delito" liburuan momentu horretan zegoen korrotearen kritika egiten du. Anekdotikoa barregarria bihurtuz. Noraino arkitektoaren irudia jainkotu? Barregarri irudikatzen du: azken milidetaileraino zehazten duen arkitekto batek diseinaturiko etxea. Erabiltzaileak baimena eskatu behar dio zapata berriak erosterakoan? Etxearekin konbinatzen ez badute, zer?¿

Erabilpen/erabiltzaileak kontutan hartu beharreko parametroa dugu:

Arkitektoen lana, artista kontsideratzen badu bere burua ere, kontutan hartu behar du bere lana erabiltzaileentzat bideratuta egon behar dela. Arkitektura lana egokitzat hartuko da bizia hartzen duenean. Non jarri behar dugu muga funtzionala eta artearen artea?Diseinu aldetik deigarria, kalitatezkoa izatea posiblea da, baina hori soilik kontutan izanda, ez da nahikoa, gure ustetan. Izaera eskultorikoa hartuko zuelako. Eta hori ez da gure helburua. 

Adibidez, honakoa "Aprendiendo de las Vegas"  liburuan Robert Venturik ahusnartzen du. 


Espazio publikoei erreparatuz, konturatu egin gara banku tipo “bakarra” dagoela.  Gaur egun, hori aldatzen hasia da inguruko faktorei erreparatuz. Zergatik XIX.mendeko hiri espazioen tipologia erabili? Zergatik 3-4metrotako bakuak kasu guztietan erabili? honen inguruan hausnartzeko asmoarekin istorio serie bat sortu dugu lantzekoa anekdotikora eramanez. Denok noizbaiten entzun edo bizi izan ditugun esperientzia deserosoak kontatzeko asmoarekin.KONPONBIDERIK BADAGO? KONPONTZEA BEHARREZKOA AHAL DA?


"Arazo" hori saihesteko aleginetan konponbide desberdinak biltzen dituen katalogoa sortu dugu. Kolokan jarri nahi dugu:


Zenbateraino konponbidea behar da? Gaur egungo eredua aldatu beharra dago? Aukera txarra ahal da? Arkitektoek dena kontrolatu behar dute edo erabiltzaileen esku utzi? Non jarri behar ditugu mugak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario