martes, 19 de marzo de 2013

IBAI PASALEKUA



Allée Boufflers

1.Berdeguneak

Bayona hiri historikoa berdegunez inguraturik dagoela ikusten da, erditik ibaia duelarik, hasierako hiria zein den oso argi martaturik dago, gainera hiri osoan zehar berdegunea den eraztun bat dagoela ikusten da.
Berdeguneen jarraipen bat izango da gunea, Bayona berdegunez inguraturiko hiria denez, hau izteko berdegunea sortuko da.

2.Ardatzak
Ibaiaren zabalera dela eta, aurreko aldean dagoen hiri zatia oso urrun geratzen da, eta ez dago ia kontaktu bisualik. Aldiz, gunearen alboan dagoen zubiarekin kontaktu gehiago badago, beraz horri begira geratuko da gune berria.
Hala ere, aurreko bista dagoela ezin da ahaztu beraz, honekin konektatzeko, elementu batzuk planteatu dira, fuga puntua eta prespektiba erabiliz erabiliz aurrera begiratzea behartzen dute eta hor zer dagoen ezagutzera eramaten dute.
Elementu hauek itxiak izango dira. Hor barruan zaudelarik bakarrik aurrera begiratzera behartzen dute, beraz aurreko bista ahal den hoberen aprobetzatzera eta ulertzera lagunduko dute.
Forma hau kale ardatzak markatzeko erabiliko da gainera, forma oso jarraia eta luzea delako, beraz ardatz garrantzitsuena markatzeko erabiliko da, gainera horrelako pieza gehiago jarriko dira, nahiz eta hauek ardatzak ez markatu, ez direlako oso ardatz potenteak.

3.Kale ardatzak
Ardatza hauek gunera jendea nondik etorriko den markatu da. Esan bezala zubitik etorbidea oso garratzitsua izango da, bai bisualki eta baita beste aldetik lekura etortzeko ibilbide hurbilena delako. Horregatik zubiari keinu bat egin zaio eta horri begira jarri da gunea.
Hiritik etorbide garratzitsuena argi ikusten da geziaren tamainarekin, beraz ardatz hori markatu da gunean jarri diren tramankuluekin. Gaineko ardatzak ez dira hain potenteak, beraz, beste tramankuluak ez dira ardatz horiek jarraituz jarri, baizik eta keinu txiki batzuk eginez.

4. Zuhaitzen horma
Eraikin eta gunearen arteko tartean errepidea eta zuhaitzen ilera bat dago. Zuhaitzen horma oso potente eta garrantzitsua da, bai ibaiaren beste aldetik ikusten dena delako eta gunean bertan muga moduan egiten duelako.
Zuhaitz hauekin gunea erabat isolaturik egotea lortzen da, eta bilatzen den lasaitasuna eta urarekin kontaktua lortzen da.

5. Ibaia
Gunea ibaiarekin kontaktuan egon behar da. Ibaian sartzen den gune bat da.
Ontziralekua guneari loturik egongo da, eta marearen araberako gune bat izango da, hau flotatzen duenez gora eta behera joango da beti urarekin kontaktuan dagoelarik.

EBAKETA NAGUSIA


Ebaketetan oso argi ikusten da beste aldetik zuhaitzen horma eta atzeko eraikinak eigten duten pantaila.
Ikusten da zuhaitzak direla hiria eta guneen arteko muga, horrela gunea isolaturik bezala dagoela dirudi eta lasaitasuna bermatzen du.
Gainera pieza hauen presentzia gunea markatzen du eta hor zer dagoen ikusterajoatea ahalbidetzen du.


OINA


EBAKETAK





KUBOAK

Bi kubo mota egongo dira, aurreko irekiduraren araberakoak izango direnak:
1_ Aurreko irekidura gore begira duena
2_ Aurreko irekidura behera begira dagoena
Bi era desberdinetara egin dira sentzazio desberdinak sortzeko, batek itxiagoa dela dirudi, txikiagoa dela dirudi eta hor konprimitzen zarela. Bestea zabalagoa dirudi, gehiago ikusten duzula.
Lehenengoak zeruari begiratzeak ahalbidetzen du, eta bigarrenengoak aldiz itsasora. Nahiz eta biak aldi berdinetara zuzenduak egon, hau da, aurreko fatxadari, edo beste era batera esanda, aurrean dagoen hiriak osatzen duen fatxadari begira.




"KAIAK"

Proiektuaren gai nagusia ontziraleku bat egitea da.
Marearekin gora eta behera flotatuko duen kai txiki batzuk egingo dira, hauei ailegatu ahal izateko arrapala batzuk bai kaiari eta lurrari itsatziak egingo dira.
Kai oso luzeak dira, beraz ez da arazorik egongo arrapalaren maldarekin, erosoa izango baita gora edo behera ibiltzeko.
Oso tramankulu sinple eta malgua izango da.
Flotatzaile batzuen gainean apoiaturik egongo da kaia, banku bat izango du, non jendea eseri ahal izango da, bai uraren kontatu handiago bat edukitzeko edota deskantzatzeko gune bezala hartzeko.
Gune hau barandila gabe egongo den gunea izango da, baina hala ere oso babesturik egongo da, eta jeisteko gune txiki bat utziko da soilik, gainontzekoa horma txiki batekin inguraturik egongo da.

 MAKETA



 Maketan ikusten da zuhaitzak egiten duten muga, eta kuboak hartzen dituzten presentzia, kuboak belarra eta altzarietaz inguraturik egongo dira, eta aldi berean hauetan zirrikituak zabaldu dira eta ireki dira gune desberdinak sortuz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario